2017/11/11

Spartathlon ultra race: 246 km 36 orduren azpitik

Spartathlon 246 km / 36 ordu max.


Grezian ospatzen den ultra distantziako lasterketa honek
Spartathlon du izena eta jatorria
Philipides soldadu greziarrak burututako lasterketan du.


Greziar korrikalariak Olinpia hirian lehiatzen ziren,
gaur egun Joku Olinpikoen aintzidariak izan zirelarik.

Lehen jokuak K.a. 776. urtean ospatu ziren.
Aro modernokoak berriz 1896. urtean berreskuratu ziren,
Coubertin frantziarrari esker hain zuen ere.

Philipides, soldadu espartar mezularia.
Spartathlonek Philipidesen antzinako bizimoduak berpiztu zituen.
Spartar soldaduak ( K. a. 490. urtean )
Maratoiaren bataila aurretik eginiko korrikaldia birgogoratzen da,

Spartarrek athenastarren laguntza eskaera jaso zutenean 
persiarrei aurre eginteko.
Herodoto, antzinako historialari greziarraren arabera,
Philipides soldadu spartarra korrikalari bikaina zen mezularia izaki.

Atenastik Spartara ( 246 km )

Mediterranear inguruko herrialdeak; Grezia eskumaldean.

Atenas hiria kanpoko ejerzito baten esku ( persiarrak ) 
jausteko zorian zegoela,
Philipides, spartar soldaduak,
Atenastik ( Marathon ) Spartara  korrika egun batean iritsi zen 
eskuetan hurrengo mezua zekarrelarik:

" Spartarrok! athenastarrek laguntza eskatu digute,
eta ez zaie inolaz ere bakarrik utziko,
Greziako hiririk zaharrena, Atenas,
atzerritar erasotzaile ( persiarrak ) batzuk suntsitu nahi bait dute ".

 1984az geroztik, "Spartathlon" Nazioarteko Elkarteak sortu zuen.
Orduz geroztik etengabe antolatzen da lasterketa irailean.

2011ko edioan Samuel Arroyok parte hartu zuen,
ikusi bere kronika:
www.mimundoelultrafondo.blogspot.com.es/2011/10/sparthalon.html

Eva Esnaola Spartan ( Grecia ),
Philipides korrikalariaren estatua atzean duela.

Eva Esnaola korrikalariak berriz 2014ean parte hartu zuen,
emakumezkoetan 3. sailkatua izanez eta 30:52:41 denbora eginez,
ikusi bere aipamena " Donostiarrak " web-an:
http://www.donostiarrak.com/es/content/spartathlon-eva-esnaola-3a-clasificada

No hay comentarios:

Publicar un comentario