2017/09/26

Ultra Pirineu: Maite Maiora eta Pablo Villa txapeldun!

Maite Maoira Ultra Pirineu 2017eko txapelduna.

Zorionak Maite!

Ultra Pirineu
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 110 km 
-Desnibel +: 6800 mD+
-Ibilbidea: 
-Sailkapena:
-Neskak:
1- Maite MAIORA ELIZONDO 14:22:19
  2- Núria PICAS ALBETS 14:41:45
   3- Ekaterina MITYAEVA 15:41:17
   4- Roser ESPAÑOL BADA 16:27:15              
   5- Judit FRANCH PONS 16:42:42
  6- Gemma ARENAS ALCAZAR 17:15:37
  7- Elodie VARRAINE 17:45:42
  8-  Manu VILASECA 18:20:37
   9- Elisabet BERTRAN MASANÉS 19:08:01
  10- Gina JULIÀ CARCELLER  19:23:58

Ultra Pirineu
Mont Blanceko CCCen ( 100 km / 6000 mD+ ) 2. postua eskuratu ostean,
Maite Maiorak 100km-ko beste proba batean parte hartzen zuen,
Ultra Pirineu ( 110 km / 6800 mD+ ).

Oraingo honetan Catalunyan ospatu den mendi lasterketa entzutetsuan
aurkari gogor bat izango zuen:
Nuria Picas cataluniarra,
UTMB 2017ko ( 170 km / 10000 mD+ ) txapelduna.

Beraz aurtengo Ultra Pirineuk maila handia zuen.
Lehenengo km-etan jadanik, Niu de l’Aliga ( km 14 ) aldean,
Maitek 6´ko aldea ateratzen zion Nuriari.
Jaitsieran berriz,  Bellver de la Cerdanya ( km 40 ),
Nuriak Maiteri aurrea hartu zion,
baina bertako anoan, Maitek ziztu bizian irentsi zituen
janari zein edariak, eta Nuriaren aurretik jarri zen berriro.
Horrela, helmugan 20´ko aldea izango zen bien artean,
2017ko denboraldiko Maiteren garaipen zerrenda handituz:

Pablo Villa eskuman, Ultra Pirineu 2017ko txapelduna.

Ultra Pirineu ( Bagá, Barcelona )

No hay comentarios:

Publicar un comentario