2016/08/29

Grand Raid des Pyrénées 2016: canicularen menpe!

Midi du Bigorre ( 2877 m )


             GRP 2015eko bideoa
GRP 2016
Udari amaiera emateko Midi de Bigorre ( 2877 m) inguruan ospatzen den ultra bat izan genuen helburu; Grand Raid du Pyrénées (GRP).

Andorrako ultraren ostean eta familiarekin bidaian ibili eta gero, berriro forma puntua hartzeko garaia iritsi zen, nahiz eta bi gauzak uztartzea zaila izaten den; familia eta prestaketa fisikoa.
Nola nahi ere, 2 aste eskas geneuzkan horretarako, eta Pirineoetako mendi ezberdinetan zaildu ginen;
Villanua, Panticosa eta Bujaruelo aldean hain zuzen ere. Infierno eta Garmo Negro menditzarrak bisitatu genituen, eta kuadrilako Luisekin Tailloni itzulia eman.
Ondoren Tourmalet portu mitikora hurbildu eta aipaturiko Midi de Bigorre pare bat alditan igo genuen.

Egin beharreko prestaketa minimoak konfidantza puntu bat ematen zigun, nahiz eta jakin nekaturik eta atseden tarte gutxirekin gindoazela.

Vielle-Aure herrixkan, Saint Lary Soulan ski pista famatuen inguruan,
hasten den ultra honek 3 proba ditu:
  • Le Tour des Lacs: 80 m
  • Le Tour des Cirques: 120 km
  • Ultra GRP: 160 km 

Euskaldunen emaitzak GRP 2016an
  • Unai Bengoa itziartarrak beteranoetan 3. eta orokorrean 19. postua lortu zuen GRP 160 km-ko ultran 32:43´denborarekin.
  • Javier Ugalde bilbotarrak beteranoetan 5. eta orokorrean 69. postuan bukatu zuen GRP 160 km-ko ultran 39:27´denborarekin.
  • Txomin Isuntzak berriz Cauterets herrian laga zuen ( 102. km-an ) eroriko baten ondorioz GRP 160 km-ko ultran.
  • Edu Uribe elgoibartarrak col de Sencours lepoan laga zuen ( 38,5. km-an ) GRP 160 km-ko ultran.
  • Iner Iturricastillok bergararrak Le Tour des Cirques-en ( 120 km ) parte hartu zuen, eta bero handiaren ondorioz hankak egosita 75. km-an laga zuen. Gogoratu Inesek GRP 160 ultra pare bat alditan bukaturik duela.
 " GRP 2016 - TOUR DES CIRQUES 120KM "

" Abentura berri bat hastera doa. Goizeko 8,30-ak dira eta dagoeneko 25 gradu ditugu Piau Engaly-n (1895 mt eski pistak). Zerua garbi, egun dotorea bero zakar hau ez balitz.

Irteerako nerbioak kontrolatu nahian inguruko partaideei begiratzen dut, batzuk barrez beste batzuk nere antzera zai noiz hasiko. Ia 600 pertsona gaude herrialde ezberdinetakoak, baina danak helburu berberarekin, ahalik eta onduen bukatu bakoitza bere erronkari eutsiz.

120 km dituen proba honek toki ahaztu ezinezkoetatik eramaten zaitu: Troumouse Zirkoa, Gavarnie-ko kaskada... . 
 
Nik ezin izan dut bukatu aurtengo honetan ampollak direla eta, baina hurrengorako hor dagoen erronka bat da. Proba oso gogorra baina ikusgarria da. Chapeau!!!! "
 
    Ines Iturricastillo
  
  • Miren Gallastegi eibartarrak beteranoetan 8. eta orokorrean 279. bukatu zuen GRP 80 km-ko proban 19:02´ denborarekin.

Beroa edo canicula izan zen GRP 2016ko protagonista.
Honek parte hartzaileen errendimendua asko baldintzatu zuen,
finifher-en portzentaiak 3 proba ezberdinetan hauek izan zirelarik:
  • Le Tour des Lacs 80 km: % 60 finisher ( 1194tik 737 bukatu )
  • Le Tour des Cirque: 120 km: % 55 finisher ( 493tik 269 bukatu)
  • Ultra GRP: 160 km: % 44 finisher ( 381tik 168 bukatu )
Depart GRP


Ostiral goizean, 5:00 a.m., GRP-160ri hasiera eman genion eta lehen aldapa tentea hasi bezain pronto ( 12 km, 1500mD+ ), gorputza nekaturik nabaritzen nuen. Hasi gara!

El Portet lepoa ( 2215 m )

Merlans anoa ( 2038 m )

Ines Iturricastillok esanda lehen tartean korrika ibili beharra zegoen eta, ez zegoen atseden handirik hartzeko astirik. Inesek 2 alditan egina zuen GRP-160, eta badaki zer zioen.

Goiza aurrera joan ahala canicularen atzaparrak arrapatu niduen.
Demaseko beroa zegoen eta oraindik goizeko 10:00ak ziren.
Javier ordurako alde egina zegoen, aurretik bere betiko martxa onean.
Ni berriz, atzetik kostata 31. km-ra, La Mongie-ra, 13:00ak baino lehen iristeko esperantzarekin; hurrengo denbora muga. Aurretik ibon baten ondoan atsedena hartu eta arroz esnetxo bat jan nuen. Orduan konturatu nintzen nire natillak gailetatxoekin beste boltsetan laga nituela.
Ederra akatsa, hurrengo km-etan ez nuen eskura izango nire gorputzak beroarekin ondo asimilatzen duen janari bakarrenetarikoa.

Artigues-La Mongie anoa ( 31. km )

Beraz, hala nola Artigues-La Mongie ski estaziora eguerdiko 12:00etan iritsi nintzen, baina egiten zuen bero sargoriak indar guztiak xahutu zizkidan.

Lasai, ordu beteko tartea dezu indarberritzeko. Lokuluxkada bat ere bota nuen, aurreko gaueko urduritasun eta gau beroarekin lo hartu ezinik ibili baikinen hirurok.
Anotik irtetean sabelak jadanik ez zidan ganoraz erantzuten. Zenbat bota nituen faltan natillatxoak!

Hemendik aurrera kalbarioa! Gorputza estutzean sabela ixten joaten da eta lanik eman ezean, gutxienezko janaria eta likidoa irensten ez baditu, gorputza indarrik gabe gelditzen da.
Tesi doktoral baterako eman dezake gai honek. Kuriosoa da, ano baten aurrean egotea, janari eta edariz gainezka, eta jateak atzera botatzea. Gainera, jakitun garenean jan eta edan ezean ez degula jarraitzerik izango. Nahi eta ezin!

Egoera hau ez zen berria niretzat, eta ultra guztietan igaro izan naiz trantze berdinetik. Gero norberaren prestakuntza eta probaren gogortasun mailaren arabera, arre edo iso egin izan dugu. Baina GRP-160 bezelako proba batek aukera gutxi ematen ditu, eta horrela gertatu zen.

Tourmalet lepoa ( 2115 m )

Sencours lepora ( 2378 m ) gutxieneko denbora tartean ( 15:15 ) pasata iritsi nitzen ( 16:00 ). Midi du Bigorreren magaletan dagoen aterpe zahar batean sarturik, atsedena hartu eta antolakuntzako furgoneta batean beheruntz jaitsi gintuzten. Guztira 50 bat izango ginen Tourmaleteko portuan hasierako puntura, Aure-ra, eramango gintuen autobusaren zain geundenak.
Horrela, GRParen bigarren zatiari hasiera eman nion; Miren eta Javierri jarraipena eta botilero lanak egitea.


Miren GRP-80ra entrenamendu gutxirekin iritsi zen, familia tarteko, nahiz eta Villanuako Fuente de Paco proban ( 13,3 km ) sasoiko ibili izan; V1F 4. postuan iritsiz.

 Miren

Larunbat goizeko irteeran ( 5:00 a.m. ) Mireni animoak eman ostean, gorputza errekuperatzeari ekin nion, lagunen jarraipena egiteko prest egon behar bainintzen.
Zer gauza den denbora tarteen presiorik gabe gosaltzea.
Gorputza lasai dagoenean, sabela ere elikagaiak jasotzeko prest dago, eta nahi adina janari zein edari irentsi dezake.

Aure-tik Tornaboup-ra furgonetan abiatu nintzen, tartean col du Aspin ( 1484 m ) eta Tourmalet ( 2115 m ) igaroz. Tornaboupeko anoa 34. km-a zen Mirenentzat  GRP-80an eta 134. km-a Javierrentzat GRP-160an. Bi probak gurutzatzen diren puntu honetan parte hartzaileen erdia ultran eta herena Lacs-en erretiratu zen jadanik.

Caniculak bere sarraskia egiten jarraitzen zuen, baina Miren 12:00etan eta Javier 13:00etan Tournaboup-tik igaro ziren eta bide batez beraien izakera indartsu agerian utzi. 32ºko bero harekin 1500 metroko igoerari hasiera ematea eguerdiko ordu eguzkitsuenean ausart edo zoro gutxien esku dago. A ze balentria!



Tornaboup anoa atzean utzirik Middi du Bigorre aldera jo nuen,
Miren col du Sencours-etik igaro behar bait zen ( 41. km-a ).
Lac d´Oncet ( 2200 m ) aintziran zain egon ostean,
denbora aurrera zihoan eta Miren ez zen agertzen.
" Ziur hemendik igarota dagoela! " pentsatu nuen.
Col du Sencoursera igo eta bertan agertzen ez zelarik Middi du Bigorre igotzeari ekin nion.
Bapatean han ikusten dut gailurretik jaisten.
Hau da hau marka! Bero honekin eta bueltan badator! Eutsi!

Ibilbideak berriro Sencours-eko lepora garamatza eta bertan elkar agurtu genuen,
La Mongie-ko anorate, 7 km barru.
Ordu bete ta laurden igaro berri zuenean La Mongien agertu zen.
" Zelako erritmo ona dakarren Mirenek! " pentsatu nuen.
Jadanik lainoa sartzen hasi ziren zeruan eta eguzkia estaltzen hasi ere. Eskerrak!

Merlans anorarte ez genuen berriz elkar ikusiko.
Arratsaldeko 17:15ak ziren eta Merlans-era 17 km eta 900 metroko goranzko desnibela dago.
Nire kalkuloen arabera gaueko 22:00etarako iritsi zitekeen.
Baina 21:20ean elkarrekin bat egin genuen.
Azkenengo txanpan zihoan eta jadanik aurpegi hobeagorekin.
Te bero pare bat irentsi ostean col du Portet lepoari ekin zion. Azkena!
Ordurako Javierrek telefonoz deitu zidan, eta jadanik Aure-ko helmugan zegoela esan ere.
Zorionak Javier! Orain dutxa bero bat eta lotara.
Horretarako Miren agurtu eta Javierri furgonetako koltxoia eskaini behar nion.

 
El Portet lepoa ( 2215 m )

Lepotik furgoneta hartzera nihoala jarraitzaile frantziar batek beheruntz eraman nezakeen galdetu zidan, nik lasai etortzeko esan, eta han joan ginen elkarrekin probako gora-beherak elkarri kontatuz.
Aure-n Javierrekin bat egin nuenean V2H mailan 5. postua eskuratu zuela ohartu ginen;
39 ordu eta 27 minututan 69. postuan.

Javier furgonetan lotan laga ostean Mirenengana jo nuen.
Auretik Vignec herrizkara kontrako bidean saltaka joan nintzen iristen ari ziren parte hartzaileekin gurutzatuz. Vignec-en Mirenekin bat egitean arritu nintzen, 00:30etarako espero bait nuen, eta ez 23:50erako! Jaitsiera nahiko arin burutu zuen, helmugaratzeko gogoak astinduta.
Auren elkarrekin sartu ginenean helmugako antolatzaile batek euskaraz zoriondu zuen, Gallastegi abizenak bere jatorria agerian uzten baitzuen. Finishe kamiseta eta domina jaso ostean,
hankak freskatu eta furgonetan hirurok lo seko gelditu ginen.

Helmugaratzen
Sariak eskuratzen

Miren ( V1F: 8. ) eta Javier ( V2H: 5. )
proba bukatu berritan gosaltzen.

Zorionak bioi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina