2016/09/27

BUTS: Basque Ultra Trail Series

Bilbo - Gasteiz / erreportaia

110km / 5700mD+
24-26 otsaila / febrero / february
Time: 26 ordu / h

Gasteiz - Iruñea / erreportaia
135km / 6200mD+
 2-4 ekaina / mayo / may
Time: 36 ordu / h

Iruñea-Donostia / erreportaia
120km / 6.300mD+
5-7 abuztua / agosto / august
Time: 34 ordu / h 

Donostia-Bilbo  / erreportaia
140 km / 8.200 mD+
6-8 urria / octubre / october
 Time: 39 ordu / h

BUTS zirkuitua bukatu zutenak 47 parte hartzaile izan ziren.
 
2017ko otsailaren 24an Bilbo - Gasteiz ( 110 km / 5700 mD+ ) zeharkaldiarekin hasi zen
euskal ultra trailen zirkuitu berezi hau: 
" Basque Ultra Trail Series " / BUTS;
Bilbo - Gasteiz - Iruñea - Donostia - Bilbon bukatzeko ( 500 km / 25000 mD+ ).
 
Baina mendiko zirkuitu honek, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotzen dituenak,
bere jatorrian, 1953. urtean, beste izen bat zuen:
" 4 katedralak "
eta ibilbidea kontrako norabidean burutu zen
Bilbo - Donostia - Iruñea- Gasteiz - Bilbon bukatzeko ( 380 km / 11000 mD ).
Bere diseinatzailea eta arima Shebe Peña tolosarra izan zen.
Shebek 4 egunetan jarraian burutu zuen zeharkaldi hau,
garai hartako parametroetatik kanpo gelditzen zena.
 
Geroztik, 1953. urtetik hain zuzen ere, beste inork ez zuen burutu 
Sheberen martxa luze eta ikaragarri hau,
2004an Asier Irazabalek, eta
2015ean Javier Ugalde eta Edu Uribek errepikatu zuten arte.
 
Baina goazen egitera historia piska bat gaur egungo distantzia luzeetan 
dagoen zaletasuna hobeto ulertzeko.
 
1924. urtean Euskal Herriko Mendizale Federakundea sortu zen Elgetan.
Ordutik mendi martxak herri ezberdinetan antolatzen hasi ziren.
Euskal Herriako mendizaletasunak iraupen luzeko zeharkaldietan izan duen 
tradizioak aurrera jarraitu zuen, eta Tolosako XIV orduak ( 68 km ) martxarekin
martxalariak mendiak bata bestearekin lotzen hasi ziren.
Shebek ere, tolosarra izanik, bertan parte hartu zuen.
Martxa hau Aralarreko Adiskeak antolatzen jarraitzen du, 
1927tik hasita lau urtean behin ospatzen dena, urte olinpikoekin bat eginez.
Elgoibarko itzuliarekin batera, bere garaian 54 km zituena, Tolosako XIV orduak
 Euskal Herriko mendi martxen aintzindariak izen ziren.
Andres Espinosa mendizale tolosarrak ere bere erronkak aurrera eramaten zituen,
horrela 1927  

30. eta 40. hamarkadetan mendizaletasunak eten handi bat izan zuen 
gerra ezberdinen ondorioz; Espainian Gerrate Zibila ( 1936-39 ) 
eta Europan II. Gerrate Mundiala ( 1939 - 1945 ).
 
50. hamarkadan, Europako herrialde ezberdinak beraien konkistak egiten hasi ziren,
eta munduko mendi handienak igotzen hasi ere ( Himalaya eta Karakorum-en ),
beraien herrialdeetarako trofeoa ekarriz.
Horrela frantsesek  1950. urtean Anapurna ( 8091 m ) igo zuten, 
ingelesek 1953an Everest ( 8848 m ),
alemanek 1953an Nanga Parbat ( 8125 m ),
italiarrek 1954an K2 ( 8611 m ).
Euskal Herrian berriz, gerra osteko egoerak mendi handi horiek igotzeko
aukerak moztu zituen.
 
 

 
80. hamarkadan, Gasteizko Manuel Iradier mendizale elkarteak, 1987an, 
" Hiru Haundiak " mendi martxarekin beste koska bat gehiago igo zuen
distantziaren langa, eta jadanik 100 kilometroak ( 100 km / 5100 mD+ ) 
martxalarien erronka berria bihurtu zen.
Durangoko Tabira mendizale elkarteak ere bere 100 km-ko martxa antolatzen hasi zen;
" 24 orduko martxa "
Altsasutik Durangora ( 91 km / 5400 mD+ ).

Mende berriarekin, jadanik 2000. urtean, Europan Ultra Trailak antolatzen hasi ziren.
Gurean mendi martxa zena, orain izen berri batekin zetorren; aipaturiko Ultra Trail.
langa berri batekin etorri zen; 100 milia = 168 km.
Jadanik bi egun behar ziren horrelako distantziak aurreko usadioan, oinez burutu ahal izateko.
Baina proba berri eta luze hauetako parte hartzaileek,
oinez bai baina korrika ere hasi ziren, jadanik beste mendi lasterketa txiki batzuetan egiten zuten bezala, 10 km / 20 km edo maratoietan egiten zutena distantzia luzeetara eraman zuten.

UTMBek, Alpeetako mendi zeharkaldi ospetsuak, ultren anfora ireki zuen,
eta munduan barrena ultra berriak antolatzen hasi ziren;
Europan berriz, UTMBez gain, Trans Gran Canaria, Tor des Geants ( 330 km ), 
 
Euskal Herrian Ehunmilak ultra trailak gurera ekarri zuen 170 km-ko distantzia.
Berarekin batera Goierriko 2 Handiak ere ospatzen delarik.
Baita ere aipatu beharra dago Apuko Extrem, Zaramilloko 100 km-ak,
gaur egun Enkarterri Extrem izendatzen dena.
Ipar Euskal Herrian Euskal Raid ultra trailak ere euskal Pirineoetako 
mendietan barna saltaka ibiltzeko parada ematen digu.
 
Horrela2004an Asier Irazabalek Peñaren lekukoa hartu zuen arte.
Bilbotarrak Sheberen ibilbidea eta denborak errepikatu zituen. 
Horrela, Asier gaur egingo Shebe bihurtu zelarik.

2015ean berriz, Javier Ugalde eta Edu Uribek, 
Shebe eta Asierren lekuko jaso eta lau egun jarraian ere burutu zuten,
kostaldetik zati bat eginez, Deba - Zumaia geoparketik hain zuen ere.
 
Gasteiz - Iruñea zeharkaldiarekin ( 135 km / 6200 mD+ ).
Udaran berriz, abuztuaren hasieran, Iruñea - Donostia ( 120 km / 6500 mD+ )
eguraldi beroak hasieran eta sirimiriak ondoren zeharkaldiaren 
zailtasunak areagotu zituen.
Bukaeran berriz, urrian, BUTSen azken etapari amaiera eman zitzaion,
Donostia - Bilbo ( 140 km / 8000 mD+ ).


http://www.basqueultratrail.com/
Perfilak

http://www.basqueultratrail.com/

http://www.basqueultratrail.com/
Izen ematea: urriaren 3a ( 10:00 )
Parte hartzaileen kopuru muga: 600

BILBO - GASTEIZ
 110km / 5400mD+
 Data:
24-26 otsaila
Izen emate datak/prezioak:
2016/10/03 - 2016/11/13…..80 euro
2016/11/04 - 2016/12/25….95 euro
2016/12/26 - 2017/02/03...110 euro


GASTEIZ - IRUÑEA
130km / 5700mD+
Data: 2-4 ekaina
 Izen emate datak/prezioak:
2016/10/03 - 2016/12/25…100 euro
2016/12/26 - 2017/02/26…115 euro
2017/02/27 - 2017/05/05…130 euro


IRUÑEA - DONOSTIA
 120km /6300mD+
Data: 5-7 abuztua
 Izen emate datak/prezioak:
2016/10/03 - 2017/02/26…. 90 euro
2017/02/27 - 2017/05/05…105 euro
2017/05/06 - 2017/07/07… 120 euro


DONOSTIA - BILBO
 140 km /7200 mD+
 Data: 6-8 urria
 Izen emate datak/prezioak:
2016/10/03 - 2017/05/05…110 euro
2017/05/06 - 2017/07/07…125 euro
2017/07/08 - 2017/09/08….140 euro

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES ZIRKUITUAK HEGO EUSKAL HERRIKO LAU HIRIBURUAK LOTUKO DITU ULTRA DISTANTZIAKO MENDIKO LAU LASTERKETEN BIDEZ ETA 500 KILOMETROKO IBILBIDEAN

•    Lehen aldia da Euskadiko eta Nafarroako erakunde guztiek elkarrekin parte hartzen dutena horrelako egitasmo batean; izan ere, zirkuitu honek, kirola ez ezik, lurraldeen aberastasuna, kultura, turismoa eta ondarea ere sustatzen ditu

•    Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko “Lau Katedralen Martxa” ibilaldian oinarritzen da zirkuitua, eta zabalik dago eliteko kirolarientzat nahiz proba erronka pertsonaltzat harturik amaitzea beste helbururik ez duten pertsonentzat 

•    Lau ibilbideek 24.600 metroko desnibel positibo metatua dute eta 78 gailur zeharkatuko dituzte, euskal geografiako mendirik esanguratsuenetako batzuk horien artean: Ganekogorta, Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra, Oiz, Erlo, etab.

•    Ultra trail lasterketen gaur egungo boomak proba hauen eskakizun fisiko eta mentalean du sorburua: partaide bakoitzak bere gaitasun eta mugak neurtzen ditu naturarekin harreman estuan, 24 ordutik gora luzatzen diren lasterketetan

•    Naturaren eta kirolaren berezko balioak uztartzeko asmoa du BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituak, eta, aldi berean, lau hiriburuek eta lurralde historikoek natura, paisaia eta kultura aldetik duten aberastasuna ere sustatu nahi du

•    Antolakuntzak arreta berezia jarri du lasterketek naturan eragin dezaketen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta horretarako, ingurumenaren gaineko eragin horren auditoria egingo du eta partaideek nahiz antolatzaileek beraiek lasterketetan sortutako hondakinen kontrol-neurri zorrotzak ezarri ditu

•    Partaideen kontrola eta segurtasuna bermatuta egongo dira uneoro, jantzietan eta ekipoan derrigorrez eraman beharreko satelite bidezko posizionamenduko (GPS) txip eta balizen bidez; era berean, lasterketa osoan zehar unean bertan non dauden jakiteko aukera emango dute gailu horiek 

•    Etapa bakoitzaren aurreko egunetan, lau hiri-egoitzek Mendiko Hiria hartuko dute, trail runninga eta mendia maite duten guztientzako korrikalariaren azoka modukoa; hiri horretako ekimenak irekita egongo dira pertsona guztientzat eta bi espezialitate horiekin loturiko hainbat hitzaldi, erakusketa eta proiekzio izango dira


Bilbo, 2016ko urriaren 21a.-. – Ultra trail distantziako lasterketek gero eta zale eta arrakasta gehiago dute, gorantza dator muturreko kirol-modalitate hau eta datorren urtetik aurrera erreferentziazko zirkuitu bat izango da Hego Euskal Herrian: BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS). Lehia lau etapatan banatuko da, proba bat urtaro bakoitzean, eta ibilbideak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea lotuko ditu mendiz mendi. Berebiziko kirol-erronka da, 500 kilometro inguruko ibilbidean 78 gailur igo beharko baitituzte partaideek, horien artean Euskal Herriko enblematikoenetako batzuk: Ganekogorta, Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra, Oiz, Erlo, etab. Proba gaur goizean aurkeztu dute ofizialki  Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak; Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu arloko zinegotziak; Martin Ibabe Eceiza, Donostiako Udaleko Kirola eta Gaztedia, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi ordezkariak; Asier Alea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo-sustapeneko eta Turismoko zuzendari nagusiak, eta haiekin batera Fernando J. Pérez zirkuituaren zuzendari teknikoak. Gaur goizeko aurkezpenean ordezkatutako erakundeez gain, Nafarroako Gobernuaren, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Gasteizko eta Iruñeko Udalen babesari eta laguntzari esker sortu da BASQUE ULTRA TRAIL SERIES. Beraz, lehen aldia da Euskadiko eta Nafarroako erakunde guztiek elkarrekin parte hartzen dutena horrelako egitasmo batean; izan ere, zirkuitu honek, kirola ez ezik, lurraldeen aberastasuna, kultura, turismoa eta ondarea ere sustatzen ditu.  Aipatutako erakundeez gain, Euskaltel izango da babesle ofiziala, eta beste zenbait laguntzaile ere izango dira, hala nola Iruñerriko Mankomunitatea, eta Coca-Cola eta Urgo laborategiak.

BUTS erronka 4 etapatan banatzen da:

 Lehen etapak, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu 110 kilometroko ibilbidean, otsailaren 24an Bizkaiko hiriburutik abiatu eta 26an Arabakoan amaitu. 

Bigarren etapa, Gasteiz eta Iruñea artekoa, maiatzaren 5etik 7ra izango da, eta korrikalariek 130 kilometro egin beharko dituzte mendiz mendi. 

Hirugarren etapa, Nafarroako hiriburutik Donostiara artekoa, abuztuaren 4tik 6ra izango da, eta partaideek 120 kilometro osatu beharko dituzte. 

Llaugarren etapa, Donostia eta Bilbo artekoa izango da, luzeena eta desnibel metatu gehien duena, urriaren 6tik 8ra: 140 kilometroko ibilbidea eta 14.400 metroko desnibela. 

Proba bakoitzean denbora-muga bat izango da ibilbidea osatzeko; adibidez, lehen etapan 26 ordukoa izango da muga hori, eta laugarrenean, 39 ordukoa.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko lau lasterketak distantzia luzeko mendi-ibilbideak dira, erdi-autosufizientzia modalitatean egiteko. Horrek esan nahi du partaide bakoitzak bere segurtasun-baldintzen, elikaduraren eta jantzien ardura duela anoa-gune batetik besterako tartean, eta gai izan behar duela inguruneko baldintzen, eguraldiaren, nekearen edo lesioen ondorioz sortutako aurkako egoerei aurre egiteko. Kasu guztietan, antolakuntzak derrigorrez eraman beharreko zenbait jantzi eta material zehaztu ditu, eta horiez gain, ezinbestean eraman beharrekoak dira honako hauek ere: gutxieneko ur eta elikagai erreserbak, kopetako argiak, telefono mugikorra, txilibitua, biziraupen-manta, etab. 

Kirol-erronka honen distantziak eta muturreko baldintzak kontuan hartuta, partaideen kontrola eta segurtasuna da proba antolatzeko beste oinarri nagusietako bat. Hala, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko partaide guztiek derrigorrez erabili beharko dituzte txipak eta GPS-balizak jantzietan eta motxilan. Modu horretara, larrialdirik gertatuz gero edo inor galduz gero, antolakuntzak errazago bideratu ahal izango du laguntza eta sorospena, eta, horrez gainera, lehiakideek markatutako ibilbideari zorrotz jarraitzen diotela ziurtatu ahal izango du. Era berean, izen-ematea egiteko, partaide guztiek mediku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute probaren eskakizun fisikoari aurre egiteko gai direla egiaztatzeko.

Zirkuituko probetan gehienez ere 600 gizon-emakumek hartu ahal izango dute parte, honako kategoria hauetan: seniorrak (18-45 urte artean gizonak eta 18-40 urte artean emakumeak), beteranoak (46-55 urte gizonak eta 41-55 emakumeak), master kategoria (56 urtetik gorakoak) eta hiru laguneko taldekakoa. Lehiaketa eliteko kirolarientzat nahiz erronka pertsonal hau amaitzea beste helbururik ez duten kirolarientzat dago zabalik. 

Kirol-proba berritzaile honen oinarrian Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko “Lau Katedralen Martxa” dago. Bilboko Santiago katedraletik abiatu eta bertan bukatu, Peñak oinez, gelditu gabe (non stop, gaur egun esaten den moduan) eta mendiz lotu zituen Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteiz, 400 kilometroko bidean eta 93 ordutan. 

Gora datorren mendizaletasunaren modalitate berri eta gogorra:
Ultra trail lasterketen gaur egungo boomak proba hauen eskakizun fisiko eta mentalean du sorburua: partaide bakoitzak bere gaitasunak eta mugak neurtzen ditu, naturarekin harreman estuan neurtu ere, oinez eta korrika 24 ordutik gora luza daitezkeen lasterketetan. Gaur egungo formatuan, lehiaketa hauek AEBen sortu ziren, 1970eko hamarkadan. Europan, erreferentziazko proba Mont Blanceko ultra traila da, 2003. urteaz geroztik egiten den lasterketa. Espainian, 2007an hasi zen finkatzen proba hauen egutegia, eta gaur egun, gutxiago edo gehiago, 250.000 zale aritzen dira distantzia luzeko lasterketa horietan. 

Euskal Herrian, Hiru Handiak proba eta Galarleiz eta Zegama-Aizkorri maratoiak egiten dira 1980ko eta 1990eko hamarkadetatik, eta aurrekari horietan oinarrituta, 2010ean sortu zen lehen ultra traila: Gipuzkoako Ehun Milak lasterketa. Hain zuzen, Hiru Handiak probak –Gorbeia, Anboto eta Aizkorri gailur enblematikoak igotzen ditu 100 kilometroko ibilbidean– arrakasta izugarria lortu du eta, horren adierazle, azken edizioan, probarako urte erdia falta zela artean, 4.000 lagunek eman zuten izena 1.500 plazen zozketan parte hartzeko.

Arreta eta kontrol berezia natura-ingurunea zaintzeko:
BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua naturaren eta kirolaren balioak sustatzeko eta uztartzeko asmoarekin sortu da, baita lau hiriburuek eta lurralde historikoek natura, paisaia eta kultura aldetik duten aberastasuna sustatzeko ere. Era berean, zirkuituaren xedea da balizatutako zidorrak –GRak, PRak eta Santiago bidea– sustatzea eta mendiko bidezidor eta bideak berreskuratzea eta mantentzea, hori guztia tartean diren erakunde eta organismoekin elkarlan estuan.

Alde horretatik, antolakuntzak arreta berezia jarri du lasterketak natura-ingurunean eragin dezakeen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta horretarako, ingurumen-inpaktuaren auditoria bat egingo du eta hondakinak kontrolatzeko neurri zorrotzak ezarriko ditu, kontuan hartuta ibilbideko zati batzuk parke naturaletan eta babestutako eremuetan izango direla. Hala, antolakuntzak konpromisoa hartu du material birziklatu, berrerabilgarri edo biodegradagarrien erabilera bultzatzeko, hondakin guzti-guztiak deuseztatzeko eta etapa bakoitzaren amaieran baliza eta marka guztiak kentzeko. Bi hitzetan esateko, mendia garbi uzteko.

Partaide bakoitzak sare-poltsa bat ere jasoko du, lasterketan zehar sortutako hondakinak gordetzeko eta anoa-gune bakoitzean horretarako egokitutako lekuetan uzteko. Era berean, partaide bakoitzak bere ontzia eraman beharko du, anoa-guneetan ahalik eta hondakin gutxien sortzeko, eta tinta ezabaezinarekin bere dortsalaren zenbakia markatu beharko du barratxo, gel eta bestelako janarien bilgarri guztietan, erabili eta botatzekoa den material guztiaren ardura bere gain hartzen duela ziurtatzeko. Dortsala hartzeko unean egingo den material-kontrolean nahiz irteerako parke itxira sartzerakoan egiaztatuko du antolakuntzak markaketa hori. 

Mendiko Hiria: hiriak eta lurraldeak sustatzeko gunea:
Kirol-lehia izateaz gain, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituak baditu beste asmo batzuk ere, hala nola mendizaletasunaren berezko balioak sustatzea, Euskal Herriak paisaia aldetik duen aberastasuna zabaltzea eta lurralde eta hiriburu bakoitzak kirol eta turismoaren arloan eskaintzeko duen guztia sustatzea.

Helburu horiei begira, etapa bakoitzaren aurreko egunetan, lau hiri-egoitzek Mendiko Hiria hartuko dute, mendia eta ultra trail lasterketak maite dituzten guztientzako eremu irekia; bertan, mendiarekin lotutako hitzaldiak, erakusketak eta proiekzioak izango dira. Korrikalariaren azoka edo village honetan mendiko lasterketekin lotura duten marka eta denden erakusketa zabala egokituko da, eta, beraz, merkataritza aldetik bultzada izango da hiriarentzat, eta bisitarientzat, berriz, beste erakargarri bat, lasterketarekin lotuta egon zein ez.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=JIOO9h8xxoE

  __________________________________________

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES PROPONE UN CIRCUITO DE CARRERAS POR MONTAÑA QUE ENLAZARÁ LAS TRES CAPITALES VASCAS Y LA NAVARRA A LO LARGO DE 500 KILÓMETROS DE RECORRIDO

•    Es la primera vez que todas las instituciones públicas de Euskadi y Navarra se unen en un mismo proyecto, que sus representantes han destacado por “ir más allá de lo meramente deportivo”

•    Inspirado en la ‘marcha de las cuatro catedrales’ que realizó el montañero tolosarra ‘Sheve’ Peña en 1953, el circuito está abierto tanto a deportistas de élite como a quienes quieran retarse a sí mismos

•    Los cuatro recorridos acumulan un desnivel positivo de 24.600 metros e incluyen la ascensión a 78 cumbres, entre las que destacan algunas tan emblemáticas como Ganekogorta, Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra, Oiz o Erlo

•    El actual boom de las carreras ultra trail deriva de su enorme exigencia física y mental: cada participante pone a prueba sus límites en estrecho contacto con la naturaleza, en etapas que se prolongan más allá de las 24 horas

•    El Circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES aúna los valores de deportividad y respeto a la naturaleza del montañismo con la promoción de la riqueza paisajística y cultural de las cuatro capitales y de sus territorios históricos

•    La organización ha puesto especial cuidado en minimizar la repercusión de la carrera en el medio natural, por lo que ha realizado una auditoría de impacto medioambiental y establecido estrictas normas para el control de los residuos generados, tanto por los participantes como por la propia organización

•    El control y la seguridad de los participantes estarán garantizados en todo momento mediante la utilización obligatoria de chips y balizas de posicionamiento vía satélite (GPS) incorporados a la indumentaria y el equipo de todos los participantes, que permiten conocer su posición y movimientos en tiempo real durante toda la carrera

•    En los días previos a cada una de las etapas, las cuatro ciudades-sede de la carrera acogerán la Mendiko Hiria, una feria del corredor para aficionados tanto al trail running como a la montaña abierta a todo el público y que incluirá un programa de conferencias, exposiciones y proyecciones relacionadas con ambas especialidades

Bilbao, 21 de octubre de 2016. – Las carreras de ultra trail, una modalidad de deporte extremo que goza de creciente popularidad, va a contar desde el próximo año con un circuito de referencia en Euskadi y Navarra: BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS). La competición se desarrollará en cuatro etapas, que se disputarán durante las cuatro estaciones del año, enlazando Bilbao, Vitoria, San Sebastián y Pamplona. Se trata de un auténtico desafío deportivo, que a lo largo de 500 kilómetros y con un con un desnivel acumulado de 24.600 metros, incluirá el ascenso a 78 cumbres, algunas tan emblemáticas como Ganekogorta, Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra, Oiz o Erlo. La prueba, ha sido presentada oficialmente esta mañana por Itziar Epalza, Viceconsejera de Comercio y Turismo del Gobierno Vasco; Xabier Otxandiano, concejal de Desarrollo Económico, Comercio y Empleo del Ayuntamiento de Bilbao; Martín Ibabe Eceiza, concejal delegado de Deportes y Juventud, Seguridad Ciudadana y Protección Civil de Ayuntamiento de San Sebastián; Asier Alea, director general de Promoción Exterior y Turismo de la Diputación Foral de Bizkaia, acompañados por el director técnico de la competición, Fernando J. Pérez. Junto al de las instituciones representadas en el acto, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES también nace con el apoyo del Gobierno de Navarra, las diputaciones forales de Álava y Gipuzkoa, así como de los ayuntamientos de Vitoria y Pamplona. Es, por tanto la primera vez que todas las instituciones públicas de Euskadi y Navarra colaboran en un mismo proyecto, “que va más allá de lo meramente deportivo”, un mensaje que han subrayado unánimemente las autoridades en la rueda de prensa de esta mañana. Además, cuenta con el patrocinio oficial de Euskaltel y con la colaboración de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona y de las firmas Coca-Cola o Laboratorios Urgo, entre otras. 

Las cuatro etapas del desafío BUTS:

La primera de las cuatro etapas unirá Bilbao con Vitoria, en una prueba de 110 kilómetros que arrancará el 24 de febrero en la capital vizcaína y culminará el 26 en la alavesa; 

La segunda etapa unirá Vitoria y Pamplona, realizando 130 kilómetros de distancia entre  entre el 5 y el 7 de mayo;

 La tercera etapa discurrirá entre la Pamplona y San Sebastián y en ella los participantes tendrán que recorrer 120 kilómetros entre el 4 y el 6 de agosto; 

La cuarta etapa será la que une Donostia con Bilbao, será la más larga y con mayor desnivel acumulado, entre el 6 y el 8 de octubre y discurrirá por un recorrido de 140 kilómetros con 14.400 metros de desnivel. Cada desafío tendrá un tiempo máximo establecido para su realización que oscila entre las 26 horas de la primera etapa y las 39 de la última.

Las cuatro carreras de las que consta el Circuito son recorridos de montaña de larga distancia en la modalidad de semi-autosuficiencia. Esto implica que, entre cada avituallamiento programado, los participantes se hacen responsables de sus propias condiciones de seguridad, alimentación y vestuario para hacer frente a cualquier condición adversa derivada del entorno, las condiciones meteorológicas, la fatiga o las lesiones. En todo caso, la organización marca una serie de prendas y materiales obligatorios que incluyen unas reservas mínimas de agua y alimento, iluminación, un teléfono móvil, un silbato, una manta de supervivencia, etc.

Dadas las condiciones extremas de este desafío deportivo, el control y la seguridad de los participantes constituyen otro de los presupuestos básicos a la hora de organizar la prueba. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES establece la utilización obligatoria de chips y balizas GPS incorporados a la indumentaria y el equipo de todos los participantes. De esta manera, la organización podrá gestionar cualquier eventual emergencia o extravío, además de garantizar que todas las personas inscritas siguen estrictamente el itinerario marcado. Asimismo, para poder formalizar la inscripción se exigirá la presentación de un certificado médico que demuestre la idoneidad para hacer frente a las exigencias físicas de la prueba.

El Circuito admitirá a un máximo de 600 participantes en las categorías sénior (18 a 45 años para hombres y 18 a 40 para mujeres), veteranos (46 a 55 años para hombres y 41 a 55 para mujeres), máster (mayores de 56 años) y por equipos de tres personas. La competición está abierta tanto de deportistas de élite como a quienes quieran completar la prueba como un desafío personal.

Esta novedosa prueba deportiva se inspira en la ‘marcha de las cuatro catedrales’ que realizó el montañero tolosarra ‘Sheve’ Peña en 1953. Con la catedral bilbaína de Santiago como punto de partida y llegada, Peña enlazó en una marcha 'non stop' a pie y por montaña Bilbao, San Sebastián, Pamplona y Vitoria; un recorrido de 400 kilómetros que completó en 93 horas.

Una nueva y exigente modalidad del montañismo en expansión:
El actual boom de las carreras de ultra trail deriva de su enorme exigencia física y mental. En ellas, cada participante pone a prueba sus límites en etapas de marcha a pie que se pueden prolongar durante más de 24 horas en estrecho contacto con la naturaleza. En su actual formato, este tipo de competición surgió en Estados Unidos en la década de los años 70. En Europa, la prueba de referencia es el ultra trail del Mont Blanc, que se puso en marcha en 2003, mientras que en el Estado español es a partir de 2007 cuando empieza a asentarse un calendario de pruebas en las que hoy ya participan cerca de 250.000 personas.

En el País Vasco, con los antecedentes de la prueba Hiru Handiak y de los maratones de Galarleiz y Zegama-Aizkorri en la década de los años 80 y 90, el primer ultra trail nace en 2010 con la competición guipuzcoana Ehun Milak. En concreto, la Hiru Handiak –que asciende las emblemáticas cumbres de Gorbeia, Anboto y Aizkorri en 100 kilómetros de recorrido– ha alcanzado tal popularidad que en su última edición contó con 4.000 preinscripciones para participar en el sorteo de las 1.500 plazas disponibles.

Especial atención en el cuidado del entorno natural:
BASQUE ULTRA TRAIL SERIES aúna los valores de deportividad y respeto a la naturaleza del montañismo con la promoción de la riqueza paisajística y cultural de las cuatro capitales y de sus respectivos territorios históricos. Asimismo, el Circuito servirá para promover tanto los senderos balizados –Grandes Recorridos, Pequeños Recorridos y Camino de Santiago– como la recuperación y mantenimiento de senderos y caminos de montaña, todo ello en estrecha colaboración con las instituciones y organismos implicados.

En este sentido, y teniendo en cuenta que algunos tramos de la competición se desarrollarán en varios parques naturales y espacios protegidos, la organización ha puesto especial cuidado en minimizar la repercusión de la carrera en el medio natural, para lo que ha realizado una auditoría de impacto medioambiental y establecido estrictas normas de control de los residuos. Así, se compromete a potenciar la utilización de materiales reciclados, reutilizables o biodegradables, a eliminar absolutamente todos los residuos generados y a retirar las balizas y marcas indicativas del recorrido al término de cada etapa.

Adicionalmente, cada participante recibirá una pequeña bolsa de malla para guardar los residuos que genere durante la carrera, que se deberá depositar en los lugares habilitados al efecto en cada avituallamiento. Además, tendrá que marcar con tinta indeleble todos los envoltorios que porte. Este marcaje se comprobará tanto en el control de material que se realizará en el momento de la retirada del dorsal como en el acceso al parque cerrado previo a las salidas y sirve para garantizar que cada uno de ellos se hace cargo de todo el material desechable que genere. En los avituallamientos además no habrá vasos, por lo que cada participante deberá llevar un recipiente (vaso, bidón u otro recipiente) reciclable.

Mendiko Hiria: promoción de las ciudades y de los territorios:
Junto a su condición de prueba deportiva de competición, el Circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES nace con la voluntad de promover los valores propios de montañismo, difundir la riqueza paisajística de nuestro entorno y promocionar cada uno de sus territorios y capitales en los ámbitos deportivo y turístico.

En este sentido, en los días previos a cada una de las etapas, las cuatro ciudades-sede acogerán una Mendiko Hiria, un village o feria del corredor que dispondrá de una amplia muestra de marcas y tiendas relacionadas con las carreras por montaña, que supondrán un atractivo más para los participantes en la carrera y visitantes de la ciudad, que también podrán disfrutar de amplio programa de conferencias, exposiciones y proyecciones relacionadas con la montaña.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com
Vídeo: https://www.youtube.com/watch?v=JIOO9h8xxoE

1 iruzkin:

  1. Thanks for sharing, nice post! Post really provice useful information!

    Giaonhan247 chuyên dịch vụ mua hàng mỹ từ dịch vụ order hàng mỹ hay nhận mua nước hoa pháp từ website nổi tiếng hàng đầu nước Mỹ mua hàng ebay ship về VN uy tín, giá rẻ.

    ErantzunEzabatu