2017/08/07

Gailurra Xtreme Transpirenaika ETB: 300 km Pirineoetan zehar

ETBko mendi lasterketetako programa berria.

Irailaren amaieran hasi eta urriko lehen egunetan grabatuko den programarako jendea bilatzen ari gara.

Zortzi egunetan, GR-11 ibilbideko 300 kilometro egiteko erronka abian jarri dugu. Horretarako, zuen laguntza eskatzen dugu. Jakin nahiko genuke, zuen taldeko kideren bat animatuko ote zen erronka honi aurre egitera.

Hondarribiko Higurreko faroan hasi eta Monte Perdidon amaituko den erronkak, 10 eguneko grabaketaldia eskatzen du. 10 lehiakide neurtuko dituzte euren indarrak. Etapa bakoitzak 40-45 km izango ditu.

Grabazioak irailaren 22tik urriaren 1erarte iraungo du. E-mail honekin batera programaren kartela atxikitzen dizuet.

Castinak abuztuan zehar egingo ditugu.

Animatuz gero nirekin ipini kontaktuan!

Irabazleak 3.000 jasoko ditu!!!!!


Garazi Perea
( erredaktorea )


No hay comentarios:

Publicar un comentario