2017/08/08

2017/08/07

Gailurra Xtreme Transpirenaika ETB: 300 km Pirineoetan zehar

ETBko mendi lasterketetako programa berria.

Irailaren amaieran hasi eta urriko lehen egunetan grabatuko den programarako jendea bilatzen ari gara.

Zortzi egunetan, GR-11 ibilbideko 300 kilometro egiteko erronka abian jarri dugu. Horretarako, zuen laguntza eskatzen dugu. Jakin nahiko genuke, zuen taldeko kideren bat animatuko ote zen erronka honi aurre egitera.

Hondarribiko Higurreko faroan hasi eta Monte Perdidon amaituko den erronkak, 10 eguneko grabaketaldia eskatzen du. 10 lehiakide neurtuko dituzte euren indarrak. Etapa bakoitzak 40-45 km izango ditu.

Grabazioak irailaren 22tik urriaren 1erarte iraungo du. E-mail honekin batera programaren kartela atxikitzen dizuet.

Castinak abuztuan zehar egingo ditugu.

Animatuz gero nirekin ipini kontaktuan!

Irabazleak 3.000 jasoko ditu!!!!!


Garazi Perea
( erredaktorea )


Tromsø 2017: Maite Maiora eta Jonathan Albon txapeldun!

Maite Maiora Noruegako Tromsø herrian txapeldun!
 Sky Extreme Migu Run World Series irabazi du.

Vandekames Dos Mil Disset 2017: Elena Calvillo eta Lluisma Mas txapeldun!

Elena Calvillo (1) txapeldun!

2017/08/02

Aramotz ML: Zornotzako mendi lasterketa bueltan dator

Aramotzeko mendietan barrena ospatzen den mendi lasterketa bueltan dator.
2011an Espainiako kopako proba izan zen,
baina geroztik ospatzeari utzi zitzaion.
Aurten, irailaren 30ean, berriro ospatuko da.
Zornotako mendi taldeak antolaturik Leungane eta Belatxikieta mendiak 
igotzeko aukera izango dugu.