2018/05/12

X. Galdaramiño igoera 2018: auzolana helburu.

 Galdaramiño igoera, hastapenetan.



Galdaramiño igoera / izen ematea

" Galdaramiño igoeran auzolana helburu ":

Aurten ere badator Galdaramiño igoera, Urki auzoko mendietan zehar saltaka edo oinez ibiltzeko parada ezin hobea. Horrela 2018ko ekainaren 10ean, goizeko 9:30etan,  X. edizioa ospatzen dugu, zenbaki borobila ezpairik gabe.

2009. urtean lehen urratsak eman genituen, hasierako helburua Urki auzoko jaiei kirol aktibitate bat eskaintzea zelarik. Zenbakiei begiratu barik elkarlaguntzari begiratu izan diogu hasieratik. Horrela Urkiko Jai Batzordea, Eibarko Udala, Eibarko Klub Deportiboa eta bolondres taldearen laguntzarekin besteak beste proiekto hau aurrera atera genuen.

2012. urtean beste urrats bat eman genuen; Txiki-krosa, ume eta gazteentzat ere antzeko jarduera bat eskainiz, baina beraiei egokitutakoa. Beti ere kirola eta osasuna uztartuz, eta lehiakortasuna alde batetara utziaz. Elkarlana, auzokideon arteko begirunea, besteekiko enpatia eta joko garbia. Horiek gure baloreak, gazteei transmititzen saiatzen garenak.

2013an bestalde, lehen baldiz, ATZEGIko lagunen parte hartzea izan genuen, eta ordutik hona egun ederra igarotzen dute Eibarko mendietan zehar. Gipuzkoako Adimen Urritasuneko Elkarteko lagunekin pertsona guztion gizarteratzea eta integrazioa lantzen saiatzen gara, beraientzat ibilbide egokitu bi prestatzen ditugularik, eta Eibarko Txolarteko lagunek trofeoak banatzen laguntzen digute.

Proiektoak aurrera ateratzeak bere zailtasunak dauzka; ideiak proposatzea, eztabaidatzea, arrazoiekin defendatzea eta adostasunetara iristeak esfortzu handia eskatzen du, baina merezi du.

Merezi du auzokideen artean eraikitako jarduerek elkarbizitza aberasteko balio dutela ikusteak. Merezi du belaunaldi ezberdinetako pertsonak elkartzen garenean auzotarren ikuspegia aberasten ari garela sentitzeak. Merezi du emakumeen parte hartzea, bai antolakuntzan bai proba berean, gero eta handiagoa dela ikusteak. Merezi du inguruko tokietatik datozen pertsonekin batera sortzen saiatzen garen giro osasuntsua antzemateak.

Gonbidatuta zaudete beraz Urkiko jaietara, inguruko mendiak ezagutzera ( Galdaramiño, Azkonabitza, Topinburu eta Ilordo ), eta eskerrikasko laguntzaile eta bolodres kuadrila guztiari!

Horrela mendizaletasuna eta kirola uztartuz,
urteak joan urteak etorri,
lagun kuadrila ederra osatu dugu.

 ATZEGIko kuadrila

2013an lehen aldiz ATZEGIko lagunen parte hartzea izan genuen,
eta ordutik hona fin fin etorri izan dira urtero gure probara.
Gipuzkoako Adimen Urritasuneko elkarteko lagunek
egun ederra igarotzen dute Eibarko mendietan.
Bukaeran sagardotegira joaten direlarik bazkaltzera.
Aurtengoa ( 2018 ) ATZEGIkoen 8. parte hartzea izango da.

Azken edizioetako txapeldunak hauek izen dira:
1. Joseba Altuna
1. Pilar Arriola
1. Joseba Altuna
1. Pilar Arriola
1. Joseba Plaza
1. Ane Ziaran
1. Iñigo Lariz
1. Aitziber Urkiola
1. Iñaki Korta
1. Maider Korta
1. Joseba Plaza
1. Aitziber Urkiola
1. Jose Mari Bernedo
1. Ane Ziaran
1. Jokin Muñoz
1. Aiztiber Urkiola
1. Jose Mari Bernedo
1. Aitziber Urkiola

No hay comentarios:

Publicar un comentario