2017/09/12

Tor des geants 2017: Silvia Trigueros 2., Javi Dominguez txapeldun, Imanol Aleson 5., Felipe Artigue 34., Carlos Morán 104. eta Oskar Martin 121. Complimenti a tutti!


Javi Dominguez Tor des Geants 2017ko txapelduna!
67h52´ / 339 km / 30908 mD+

 Javi Dominguez txapelduna Courmayeurren helmugaratzen ( 67h52´)




 Zorionak Javi!


Oliviero Bosatelli ( 69h16´) 2. sailkatua

Complimenti Olivieri!



Tor des Geants 2017: Javi Dominguez coll Malatra
( 2925 m, km 322, -9º ) igarotzen,
2017/09/13eko gaueko 03:00etan,
lehen postuan!

Javi Dominguez

Helmugarako, Coumayeur ( 335 km / 30000 mD+ ) 13 km-ren faltan,
atzetik Oliviero Bosatelli zuen.


Km batzuk lehenago, Bosses anoan ( km 309 ) Franco Colle erretiratu egin zen.
Colle Ollomont inguruan ( km 287 ) Tor-eko lehen postuan zihoan,
nekeak, logureak, hotzak eta esfortsuak bere faktura ekarri zion arte.

Coll di Champillon ( 2708 m, km 292 ) igaro ostean jaitsieran jadanik,
lokuluxkada bat egitera lurrean etzan zen,
baina 1´eko kontua izan behar zena ordu bete pasatxo izan zen.
2400 metrotara eta -6ºtara gorputza zeharo hoztu zitzaion.
Hau dela eta blokeaturik gelditu zen, kosta ala kosta Saint Rhemys en Bossesera
iristea lortu zuen ( 02:00 a.m. ), baina proba bertan behera uztea erabaki zuen.

Gorputza eta burua mugetara eramaten dugunean
arrisku handitan jartzen dugu bizitza.
Kontu handiz ibili behar da!

Complimenti Franco!

Tor des Geants mendi lasterketa jarraitzeko: live gara

Tor des Geants 2017
-Luzera: 339 km
-Desnibel: 30908 mD+
-Ibilbidea: Aosta bailarari itzulia; 
25 lepo 2500 metrotik gorakoak igaroaz, 
Col  Entrelor ( 3002 m ) eta Lusson ( 3298 m ) garaienak direlarik.

000 km COURMAYEUR 1224m ( irteera, start )
012 km COL ARP 2571m ( lepoa )
017 km LA THUILE 1458m ( herria )
027 km DEFFEYES 2500m ( aterpea )
029 km COL HAUT PAS 2857m
033 kmPROMOUND 2017m ( aterpea )
036 km COL CROSATIES 2829m ( lepoa )
043 km PLANAVAL 1517m ( herria )
047 km VALGRISENCHE 1662m ( herria, base vita )
057 km CHALET EPÈE 2366m (aterpea)
065 km RHEME NOTRE DAME 1738 ( herria )
070 km COL ENTRELOR 3002m (lepoa) 
079 km EAUX ROUSSE 1654m (herria)  
090 km COL LUSON 3299m
094 km RIF. VICTORIO SELLA 2585m (aterpea) 
102 km COGNE 1531m ( herria, base vita )
107 km GOILLES INF. 1830m (herria)
117 km RIF.SOGNO 2534m (aterpea)
118,5 km COL FENETRE 2827m
124 km RIF. DONDEMNA 2151m (aterpea)
130 km CHARDONNEY 1450m
139 km PONTBOSET 791m ( herria )
149 km DONNAS 330m ( herria, base vita ) 
154 km PERLOZ 663m ( herria )
161 km SASSA 1305m ( herria )
166 km RIF. CODA 2224m ( aterpea )
172 km LAGO VARGANO 1686m ( aintzira ) 
176 km COL MARMONTANA 2350m
177 km LAGO CHIARO 2096m
179 km CRENA DU LEY 2311m
181 km COL DELLA VECCHIA 2184m
187 km NIEL-1573m ( herria ) 
190 km COL LAZONEY 2395m
194 km LOO-1432m ( aterpea )
200 km GRESSONEY S.J. 1329m ( herria, base vita )  
207 km RIF.ALPENZU 1788m
212 km COL PINTER 2776m
216 km RIF. CREST 1958m
222 km SAINT-JACQUES 1700m
228 km RIF. GRAND TOURNALIN 2535m (aterpea)
229 km COL DI NANA 2770m ( lepoa )
236 km CRETAZ 1526m ( herria, base vita )
241 km RIF. BARMASSE 2175m
245 km FENETRE D´ERSA 2293m
245 km VARETON 2252m
252 km BIV. REBOULAZ 2585m
257 km COL TERRAY 2775m 
257 km RIF. CUNEY 2656m
259 km COL CHALEBY 2693m
261 km BIV. CLAIRMONT 2705m
261 km COL VESSONA 2788m
271 km CLOSÉ 1463m ( herria )
275 km BRUSON L´ARP 2091m (anoa)
277 km COL BRUSON 2508m 
280 km BERIO DAMON 1942m
283 km OLLOMONT-REY 1396m ( herria, base vita )
288 km RIF. LETEY 2433m
289 km COL CHAMPILLON 2707m
293km PONTEILLE DESOT 1830m
303 km SAINT RHEMY EN BOSSES 1518m ( herria, base vita)
313 km RIF. MERDEUX SUP.-2537m
321 km COL MALATRA 2925m 
324 km RIF. BONATTI 2033m
328 km RIF. BERTONE 1940m
333 km COURMAYEUR 1224m ( herria, finis line )

-Parte hartzaileak: 867 ( 761 gizon / 106 emakume )
2014ko parte hartzea - Roberto Rekalde 


2017-09-12 astearte arratsaldean ( 06:00 p.m. ) Ollomont ( km 287 ):
 Javi Dominguez 2. sailkatua da, Franco Colle
 ( TOR-2015ko txapelduna ) italiarraren atzetik.
3. postuan beste italiar bat dator:  Olivero Bosatelli
( TOR-2015ko txapelduna ).

Imanol Aleson azkoitiarra berriz 9. postua doa.
Felipe Artigue mirandarra 21. postuan dator.
Nesketan Silvia Trigueros 2. postuan dator.
Gogoratu iaz ( 2016 ) Silviak bostgarren bukatu zuela.

2017-09-13 asteazken goizaldean ( 01:15 a.m. ) Saint Rhemys en Bosses ( km 309 ):
Javi Dominguez lehena, atzetik Franco Colle eta Oliviero Bosatelli datozelarik.
Imanol Aleson 6. doa eta Felipe Artigue 22.
Nesketan berriz Silvia Trigueros 2. doa, Lisa Borzani italiarraren atzetik.

2017-09-13 asteazken arratsaldean ( 03:15 p.m. ) Courmayeur ( km 335, finish line ):
Javi Dominguez gasteiztarrak Tor des Geants 2017 irabazi du.
Horretaz gain Ikerreraren 2013ko marka ( 70h04´) hobetuz: 67h52´.
Franco Colle coll di Champllionetik jaisten eroriko bat izan zuela aipatu da,
horren ondorioz Bossesen ( km 309 ) proba bertan behera utzi zuen ( 02:05 a.m. ).
Oliviero Bosatelli 2. sailkatu da ( 69h16´),
eta Andrea  Macchi 3. ( 74h51´).
Imanol Aleson eta Carlos Sá 4. postuarengatik lehian ari dira
rifugio Frassati anora laister iritsiko direlarik.
Felipe Artigue 25. postuan dator Oyace-ra iristear dagoelarik.
Nesketan aurreko sailkapenak ez dira aldatu;
lehen postuan Lisa Borzano, bigarren Silvia Trigueros 
eta hirugarren Stephanie Case datoz.

2017-09-13 asteazken arratsaldean ( 09:30 p.m. ) Courmayeur ( km 335, finish line ):
Carlos Sá 4. ( 80h20´) izan da.
Imanol Aleson 5. iritsi da ( 81h17´).
Lasterketa bikaina burutu du azkoitiarrak atzetik aurrera etorriz.
Hasiera batean 10. postu inguruan ibili izan zen,
baina egunak aurrera joan ahala top 5en artean sartzea lortu du.
Zorionak Imanol!
Marco Gazola 6. iritsi da ( 83:31´) eta Galen Raynolds 7. ( 83h35´ ).
Silvia Triguerosek Ollomontetik ( km 287 km ) 8:24 p.m. irten da,
ondo bidean bihar goizeko 10:00 a.m.etan 2. postuan iritsiko da,
aurretik Lisa Borzano italiarra baitu.
Felipe Artigue 9:08 p.m.tan Ollomontera iritsi berri da,
Carlos Morán Valtournenchetik igaro da ( 06:37 p.m. ),
Oskar Martin, il senatore, Champoluc-etik igaro da ( 06:27 p.m. ).

2017-09-14 ostegun arratsaldean ( 05:00 p.m. ) Courmayeur ( km 335, finish line ):
Lisa Borzano nesketan lehen postuan iritsi da 89h40´ denborarekin,
sailkapen orokorrean 11. postua eskuratuz.
Silvia Trigueros euskalduna berriz, 97h43´denborarekin, 2. emakumea izan da,
sailkapen orokorrean 23. postua eskuratuz.
Silvia hasieratik oso erregularra izan da, eta 2. postuari eutsi dio une-oro.
Gogoratu iaz, 2016 urteko edizioan, Silvia 2. joan zela hasieran,
baina gero hanketan arazoak izan ostean 5. postuan iritsi zela.
Aurten bigarren, zorionak Silvia!
Felipe Artigue mirandarra 34. ostuan iritsi zen Courmayeurrera,
guztira 103h05´ko denbora eginez.
Zorionak Felipe!
Carlos Morán Ollomontetik ( km 287 ) irten berri da,
eta erritmo oso onean doa.
helmugan bihar goizalderako espero dugu.
Eutsi Carlos!
Oskar Martin berriz lasai dator, bere experientziak argi erakusten baitio
Tor bezalako lasterketa batek bizitzeko balio duela; mendiaz gozatzeko.
Gainera Oskarrek Aostan lagun ugari ditu,
gogoratu 2010eko ediziotik, primo edizione mundiale,
urtero finisher izan dela Tor des Geantsen.
Hori dela eta " senatore " deitzen zaie,
ospatu diren edizio guztiak bukatu baititu.
Momentu honetan Ollomonterako bidean dago Oyacetik 03:53 p.m. igaro baita.
Bihar arratsaldean iritsiko da, jadanik 9 TOR burutuz!
Impresionanti Oskar!

2017-09-14 ostiral arratsaldea ( 03:00 p.m. ), Courmayeur ( km 335, finish line ):
Carlos Morán gaur goizean 104. postuan iritsi da helmugara;
118h50´ denbora egin du.
Zorionak Carlos!
Oskar Martinek berriz coll Malatra goizaldeko 9:00 a.m.etan igaro zuen,
eta Cormayeurreko helmugan eguerdiko 12:50 p.m. iritsi da,
122h50´denbora eginez, 121. postuan.
Zorionak Oskar IX TOR DES GEANTS bukatu dituzu, denak!
Impressionanti Oskar " senatore " !!!

Badakizue, txapeldunak, orain birra Moretti eta gelatoak lasai asko
daztatzeko parada izango duzue, ondo merezita gainera.
Comlimenti a tutti!



Zorionak Imanol!

Lisa Borzani Ollomonteko anoan ( km 287 ).



Iker Karrera euskaldunak 2013ko edizioan garaipena lortu zuen.
Javi Dominguez astearte arratsaldean 2. postuan zihoan Tor des Geants 2017ko proban.  
Eutsi Javi!

Javi Dominguez coll di Champillon ( 2709 m ) igarotzen, 














# 8 GIANLUCA GALEATI place Valtournenche OUT Tue 16:20 

No hay comentarios:

Publicar un comentario