2009/10/28

DUNAS EL CORRALEJO - MARATOI ERDIA - FUERTEVENTURAN - LA MAJORERA - 2009-10-25


Iosu Elejalde eibartarrak 1:42:06 denborarekin 21. postuan bukatu zuen ( nagusien artean 9.a )Fuerteventura uhartean ospatutako dunen arteko maratoi erdia. Majorera uhartean ospatutako froga Europan areetan ospatzen den lasterketa bakarra da.

Irabazleak Roger Roca ( 1:16:13 ) eta Aroa Merino ( 1:30:42; sailkapen orokorrean 5.a ) izan ziren. Parte hartzaileek oso lasterketa gogorra baina era berean ederra izan zela aipatu zuten.

Guztira 77 parte hartzailek bukatu zuten froga ikusgarri hau.
Informazio gehiago: www.tibiabin.com

2009/10/06

UTMB ( Ultra Trail Mont Blanc ) - 2009


Bernat Gourdun UTMBko helmugan, Chamonix-en.

Bernat helmugara iristen! Denbora 41h inguru.


Mont Blanc-eko mendi inguruneari itzulia ematea ikusgarria da.

2009/10/05

Trenkakames 2009 - El Vendrell


2009-10-03. El Vendrell. Irteeran Edu eta Javier.
" Trenka-kames " ( hanka apurtzailea ) Catalunyako mendi martxen kopa barruan sartzen da.
Luzeera: 83 km.
Desnibel +: 5.300 m.
UTMB ( Mont Blanc ) -rako 2 puntu ematen dute.
Parte hartzaileak ( 2009 ): 229.
Helmugara iritsiak kontrol guztietatik igarota: 170.
Gure denbora eta sailkapena: Edu= 12h 08´ ( 10. ) eta Javier= 12h 35´ ( 21. ); hasierako 15´ko neutralizazioa kontutan izan gabe, bestela 15´kendu beharko genioke azken denborari!












































Edu Uribe eta Javier Ugalde.
Trenkakames Catalunyako mendi martxen zirkuitoan sartzen da.
83 km luzera eta 5300 m desnibel positiboa.
Ibilbidea zirkularra da, El Vendreell ( Tarragona ) herrian hasi eta bukatu;
kostalderuntz abiatzen da ( San Salvador ) eta mendiruntz ( Munmell; 871 m, argazkikoa ) bideratzen da ondoren.
Aurten 255 parte-hartzaile izan gara.
Edu: 12h 08´ ( 10. sailkapenean ).
Javier: 12h 35´( 21. sailkapenean ).